Euskara Teknikoa Programa
Tecnun berariazko prestakuntza programa ,
euskararen erabilera teknikoan gaitasunak eskuratzeko .
PROGRAMAKO JARDUERAK
Espediente akademikoan aipamena lortzeko, ikasleak programako hiru arlo hauetako jarduerak egiaztatu behar ditu:
IRAKASGAIETAKO
JARDUERAK
Ikasleek beren graduko gutxienez bi ikasgaitan egin behar dituzte jarduerak euskaraz. Jarduera horiek izan daitezke mintegietan parte hartzea, praktikak euskaraz egitea, lanak euskaraz aurkeztea, etab. Euskara Batzordeak egoki baderitzo, euskaraz egindako beste jarduera batzuk ere har daitezke kontuan, hala nola hitzaldi zientifikoetara edo udako ikastaroetara joatea. Nolanahi ere, Euskara Teknikoaren mintegiari eta Gradu Amaierako Proiektuari dagozkien jarduerak ezin izango dira inola ere baliozkotu.
Hona hemen euskarazko jarduerak eskaintzen dituzten irakasgai batzuk:
-
Aljebra
-
Ekonomia eta enpresa
-
Estatistika eta probabilitatea
-
Enpresen Administrazioa
-
Seinaleak eta Sistemak
-
Sistema digitalak
EUSKARA
TEKNIKOA MINTEGIA
Ikasleek Tecnungo Euskara Batzordeak antolatuko duen Euskara Teknikoa mintegia gainditu beharko dute. Mintegi hau online formatuan eskainiko da.
GRADU AMAIERAKO
PROIEKTUA
Ikasleek gradu amaierako proiektua euskaraz idatzi behar dute.
ONARTZEKO BALDINTZAK
Programan onartua izateko, ikasleak euskarazko C1 maila edo batxilergoa D ereduan ikasi izana egiaztatu behar du.
ONARPEN-ESKAERA ETA KOSTUA
Ahal dela, lehenengo ikasturteko lehen lauhilekoan eskatu behar da programan onartua izateko, posta elektronikoz sdestudiantes@unav.es
* Programak ez du kosturik ikaslearentzat.