Ruta de navegación

Aplicaciones anidadas

estudios_txt_qué es la ingenieria

Zer da ingeniaritza
HORRELA DEFINITZEN DUGU

Ingeniari bat gai da gaur egungo gizartean sortzen diren arazo askori irtenbideak aurkitzeko. Ingeniaritza-graduan ematen den prestakuntzak baliabide teoriko eta praktiko batzuk ematen dizkie ikasleei. Baliabide horiek ezinbestekoak izango dira hainbat arlotako egoera berrietara egokitzeko edo abentura berriei ekiteko, hala nola enpresa bat martxan jartzeko.

Ikasleek eskuratzen duten ezagutzari esker, arazo ugari konpon ditzakete, arazo teknikoez gain, arlo askotako enpresen barruko arazo operatibo eta antolamenduzkoak ere bai, bai industriaren sektorean, bai zerbitzuen sektorean. Gainera, ingeniariek profil zientifikoa ere badute, ikerketaren arloan lan egiteko aukera ematen diena.

estudios_desplegable_Perfiles profesionales de los Grados de Tecnun

Tecnun-eko graduetako lanbide profilak

Ingeniaritza Mekanikoko graduatu izanik, makinetako elementuak diseinatu eta garatzeko proiektuetan parte hartu ahal izango duzu, hala nola errodamenduak, engranajeak, inertzia-bolanteak, malgukiak, balaztak, enbrageak, indargetzaileak, norabideak, motor termikoak, turbinak, sistema hidraulikoak eta abar. Horiei esker, makina hauek behar bezala funtzionatzen dute: trenak, bizikletak, hegazkinak, autoak, helikopteroak, hormigoi-makinak, etab.

Halaber,·eraikinen·egitura kalkulatu ahal izangu duzu, hala nola etxe orratzak, etxeak, zubiak, kirol-estadioak, etab. Edo helikoptero baten egitura, 1 formulako auto baten xasisa, etab.

Era berean, graduatuak ingeniari-talde bateko kide izan daitezke, edo enpresa batean bulego tekniko batekin lan egin dezakete, edo zentro teknologiko batean, arlo mekanikoan ikertzen, trenen, kamioien, hegaldi-simulagailuen, etabarren proiektuetan.

Ingeniaritza Mekanikoko graduatu batzuek beren ingeniaritza-enpresa sortzen dute enpresei zerbitzua emateko. Azkenik, prestakuntza baliagarria izango da bezeroekin nahiz hornitzaileekin hitz egiteko, eta, beraz, merkataritza- eta erosketa-sailetan lan egiteko.

Non egingo dut lan?

Ingeniaritza Mekanikoko graduatuak kontratatzen dituzten enpresak automozioaren, makina-erremintaren, eraikuntzaren, ikerketa-zentroen, aeronautikaren eta abarren sektorekoak dira, hala nola EADS, GAMESA, CAF, CIE AUTOMOTIVE, MICHELIN, VOLKSWAGEN, SEAT, IRIZAR, DANOBAT, IKERLAN, FATRONIK, CEIT, TEKNIKER, IBERIA, IDOM, SENER, ARCELOR MITTAL, etab.

Inoiz pentsatu duzu auto batek zenbat motor txiki dituen gaur egun? Eta hegazkin batek daramatzan kable metroak? Eta seguru inoiz argi-itzalaldi baten lekuko izan zarela hornidura-arazoengatik, eta energia elektrikoak gure bizitzan duen garrantziaz ohartzen zarela.

Ingeniaritza Elektrikoko graduatu zarenez, edozein makinatako sistema elektrikoak diseinatzeko gai izango zara, baita makina elektrikoak diseinatzeko ere, hala nola motorrak. Energia sortzeko instalazio elektrikoak diseinatu ahal izango dituzu: eguzki-energia, eolikoa, termikoa, marea-energia, hidraulikoa, etab., transformaziorako eta garraiorako.

Energia elektriko gutxiago kontsumitzen duten ekipoak diseinatzen saiatuko zara.

Talde teknikoak zuzendu ahal izango dituzu, proiektuburu edo produktuburu izan, eta kudeaketa- eta teknika-lanak konbinatzen dituzten lanak egin ahal izango dituzu.

Zentro teknologikoetan lan egin ahal izango duzu, tamaina jakin bateko enpresa-zentroetan ikertzen edo ingeniaritza elektrikoko zure enpresa muntatu.

Non egingo dut lan?

Kontuan hartuz hainbat industria-enpresatan lan egin ahal izango duzula, agian, Ingeniaritza Elektrikoan graduatu gehien kontratatzen dituzten enpresak honako hauek izango dira: IDOM, SENER,… makina elektrikoetako enpresak, hala nola INDAR, energia-sektoreko enpresak, hala nola ENDESA, REPSOL, GAMESA, SUNPOWER, eta gehiago… CAF, FENOSA, ENDESA, IBERDROLA, REE, ALSTOM, SEAT, VOLKSWAGEN, INDAR, ETXETAR, DANOBAT, EADS, FABOR, ORONA, BIELE, GKN, etab.

Industria Elektronikako Ingeniaritzako graduatu zarenez, industria- eta zerbitzu-prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta hobetzeko proiektuetan parte hartu ahal izango duzu. Fabrikazio-prozesuak automatizatu ahal izango dituzu, fabrikatutakoaren fidagarritasuna eta produktibitatea hobetuz.

Halaber,  hegazkinetako, autobusetako, kamioietako, trenetako, garbigailuetako, zentral termikoetako, paper-, elikatze-fabriketako eta abarreko makinak, ekipoak eta instalazioak kontrolatzeko sistema elektronikoak diseinatu eta garatu ahal izango dituzu,

Eta, nola ez, hainbat ezaugarritako ordenagailuak, robotak edo automatak diseinatzen parte hartzea: haurren jostailuak, gai toxikoak manipulatzeko makrorobotak edo lehergailuak desaktibatzea, kirurgiarako mikrorobotak...

Zentro teknologikoetan ere lan egin ahal izango duzu, ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Non egingo dut lan?

Lan egin ahal izango duzun enpresen adibideak: IKUSI, ALCAD, IKOR, CAF, SEAT, VOLKSWAGEN, DANOBAT, IDEKO, ALTRAN, EADS, SIEMENS, FAGOR, NOKIA, IKERKETA TEKNOLOGIKOKO ZENTROAK.

Diseinu Industrialeko eta Produktuen Garapeneko Ingeniaritzako graduatu gisa, produktuen diseinuan, birdiseinuan eta restyling-ean parte hartu ahal izango duzu, betiere ikuspegi orokor batetik, gaur egun·CONCEPT DESIGN izenekoa.

Diseinu- eta kalkulu-teknika aurreratuenak ezagutuko dituzu, prototipoen fabrikazioa, modelizazioa eta lehen serieak egitea. Hainbat arlotan egin ahal izango dituzu diseinuak, hala nola automobilgintzan, industrian, aeroespazialean, biomedikuntzan eta abarretan.

Concept desing-en ikuspegitik, bezeroen eskakizunak entzun eta horiek irtenbide eraginkor bihurtzeko gai izango zara, alderdi teknikoak eta estetikoak kontuan hartuz eta azken helburu bezala oreka bat bilatuz. Diseinuaren alderdi ekonomikoak ere ukituko dituzu, baita haren fabrikagarritasuna ere, eta ingurumen-alderdiak ahaztu gabe.

Non egingo dut lan?

Diseinu saila duen produktu propioa duen edozein enpresa.
Diseinu industrialaren arloko aholkulariak, non sormen sailarekin lankidetzan aritu ahal izango zaren.
Produktuen ingeniaritza.

Adibide gisa honako enpresak aipa ditzakegu: FAGOR, ORONA, CAF, EREDU, DIKAR, ORBEA, IKUSI, ALCAD, IKOR, DIARA, BELLOTA HTAS, KONDIA, LUMA, SEAT, ETXETAR, etab.

Nola egiten dute Espainiako Mcdonalds guztiak Madrildik hornitzeko eta inoiz ezer falta ez izateko? Nola lortzen da opilgintza industrialeko enpresa batean mota ezberdinetako 100.000 pasteltxo baino gehiago egitea egunean, pilatzea eta Espainia osoan banatzea? Nola liteke gaur egun automobilak fabrikatzen dituen enpresa batek duela 10 urte baino bi aldiz unitate gehiago ekoiztea, plantilla handitu gabe eta makina berrietan inbertitu gabe?

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako graduatu zarenez, antolakuntzan aditua zara, eta gai zara hainbat teknologia erabiltzeko, besteak beste, informazio-sistemak, enpresa baten produktibitatea hobetzeko. Ontziak egiteko prozesua planifikatu, kontrolatu eta hobetu ahal izango duzu, baita Erroman pizzak banatzeko prozesua hobetu ere. Aplikatu behar dituzun ezagutzak ez dira hain desberdinak.

Bestalde, zure gaitasun teknikoei eta zure negoziazio-profilari esker, kudeaketa komertzialeko edo erosketako lanak egin ahal izango dituzu. Ekoizpen-instalazio berriak ezartzeko, biltegien antolaketa hobetzeko, instalazio baten banaketa hobetzeko, prozesuen kalitatea hobetzeko eta abarretarako proiektuetan parte hartuko duzu. Erakundearen onena lortzeko gai izango zara, enpresetan ezarriko duzun lana hobetzeko sistemei esker. Negozio-unitateen zuzendaritza-lanak egin ahal izango dituzu, baita enpresen zuzendaritza nagusi eta kudeatzaileenak ere, ahal dela industrialak, baina baita logistika-sektorekoak ere.

Non egingo dut lan?

Prozesu operatiboak hobetu nahi dituzten eta industria- eta zerbitzu-enpresak diren enpresa guztiak. Aholkularitza estrategikoko enpresak, AT KEARNEY, ACCENTURE, MC KINSEY, KUTXA, CAJA LABORAL, HUMAN, OPE CONSULTORES, CAF, DELOITTE, The BOSTON CONSULTING GROUP, EVERIS

Baita garapen propioak dituzten merkataritza-sail teknikoak dituzten enpresetan ere.

Duela 40 urteko Espainiako ospitale bat eta gaur egungoa alderatuz gero, bistan da teknologiak protagonismo handia izan duela. Diagnostiko-aretoetatik hasi eta pazienteak berreskuratzeko geletaraino, ekipo elektronikoak eta gailu mekanikoak teknologikoki aurreratu diren gauzak dira. Gaur egun, paziente baten kontrol-parametro nagusiak denbora errealean erregistratzen dira kontrol-unitate mugikor batean, eta, etorkizunean, erizainek hari gabeko informazioa jasoko dute kontrol-unitatetik.

Ingeniaritza Biomedikoko graduatu zarenez, ikerketa-proiektuetan parte har dezakezu zentro teknologikoetan, gailu edo ekipo medikoen diseinu- eta garapen-sailetan. Mikrosentsore elektrokimikoak, piezoelektrikoak, termikoak eta abar garatu ahal izango dituzu, gaixotasunen diagnostiko goiztiarrak egiteko edo parametro medikoak kontrolatzeko. Halaber, garun-seinaleak edo irudi medikoak prozesatzea erraztuko duen softwarea garatu ahal izango duzu, ehunen birsorkuntza hobetu ahal izango duzu eta errefusatze gutxiago eskaintzen duten biomaterialak lortu. Diziplina anitzeko taldeetan lan egingo duzu biologoekin, biokimikoekin, medikuekin, botikariekin eta ingeniariekin, eta soluzio eta aplikazio medikoak ikertu, diseinatu eta garatuko dituzu.

Non egingo dut lan?

ABBOTT LABORATORIES, SA, ALCÓN CUSÍ, SA, ALBYN MEDICAL, SA, ASEBIO SA, ASTRAZENECA FARMACÉUTICA SPAIN, SA, BAUSCH & LOMB, SA, BAYER HISPANIA, SL, BRISTOL-MYERS SQUIBB, SA, IKERKETA ZENTROAK CEIT ETA CIMA
CINFA SA, ESTEVE QUÍMICA, SA, GENETRIX, GLAXO SMITHKLINE, SA, GRÜNENTHAL, SA, GRUPO FERRER INTERNACIONAL, SA
GRUPO J. URIACH, SL, IMS HEALTH, SA, IPSEN PHARMA, SA, ISDIN, SA, IZASA DISTRIBUCIONES TÉCNICAS, SA, JANSSEN-CILAG, SA, LABORATORIO BONIQUET, SA, LABORATORIOS ALMIRALL, SA, LABORATORIOS DEL DR. ESTEVE, SA, LABORATORIOS GRIFOLS, SA, LABORATORIOS SALVAT, SA, LABORATORIOS SERVIER, SL, LIFESCIENCES CONSULTING, SL, LILLY, SA, MADAUS, SA, MERCK SHARP & DOHME DE ESPAÑA, SA, MERCK SHARP & DOHME DE ESPAÑA, SA, NOVARTIS FARMACÉUTICA, SA, PFIZER, SA, PHARMABASIS BUSINESS SOLUTIONS, SL, ROCHE DIAGNOSTICS, SL, SANOFI-AVENTIS, SA, SCHERING PLOUGH, SA, SIEMENS, SA, SOLVAY IBÉRICA, SL, USP HOSPITALES, SA, BOEHRINGER MEDICAL DEINGELVIHEIM. MEDTRONICA.

Komunikazio Sistemen Ingeniaritzako graduatua aditua da hainbat gailu elektronikoren artean informazioa transmititzen. Informazioa ingurune atsegin batean eraldatu behar da, erabiltzaileak informazioa bereganatzeko aukera izan dezan. Maila horretako ingeniari batek izango du hori posible izatearen ardura.

Horren guztiaren adibide da Applen IPHONEa, Komunikazio Sistemen Ingeniaritzako graduatuak gailu horren komunikazio-protokolo guztiak ezagutzeaz gain, gailuaren nabigazio-tresnak eta aplikazio telematikoak diseinatzen ditu.

Animatzen zara haririk gabeko komunikazio-sistemen belaunaldi berria diseinatzera? Imajinatzen duzu gure planetan sortzen diren komunikazioak kudeatzen dituzten enpresetan lan egitea?· Gustatuko litzaizuke informazioa ADSL bidez nola transmititzen den ulertzea? Ez izan zalantzarik, hau da zure gradua.

Non egingo dut lan?

Sektore elektronikoko eta telekomunikazioetako enpresen aukera izugarria da zure lan profesionala garatzeko. Estatu mailan, enpresa hauek izan daitezke: TELEFONICA, VODAFONE, INDRA, IKUSI, IBERMÁTICA, IKOR, CAF, SEAT, ACCIONA. Nazioartean ere aukera ugari daude, eta, adibide batzuk jartzearren, hauetan lan egin dezakezu: SIEMENS, APPLE, NOKIA, BRITISH TELECOM, IBM, AUDI, TEXAS INSTRUMENTS, CISCO SYSTEMS, SONY -ERICSSON.

I+G+B eta aholkularitza- eta ingeniaritza-sektoreek ere eskatzen dute komunikazio-sistemetako ingeniari-profila. Horrez gain, gero eta enpresa gehiagok hobetzen dituzte beren produktuak telekomunikazio-gailuen bidez balioa gehituz. Hau da, era askotako enpresetan lan egin ahal izango duzu.

Telekomunikazioek funtzionatzeko elektronika dute oinarria; horregatik, Komunikazio Elektronikako Ingeniaritza Graduak etorkizun handia du lan-munduan.

Komunikazio-elektronikako Ingeniaritzako graduatu bezala, wireless gailuak diseinatu eta eraiki beharko dituzu lan eta proiektuetan. Horrela, telefonia mugikorreko sistema aurreratuetan, GPS gailuetan, laser bidezko komunikazio optikoetan eta abarretan aditua izango zara.

Non egingo dut lan?

Imajinatzen duzu Lurrarekin espazio-satelite bat komunikatzeko balio duen txip bat diseinatu duen ingeniaria izatea? Wii batek nola funtzionatzen duen ulertzeko gai izan nahi duzu, agintetik kontrol-sistemara? Orduan, hau da zure gradua.

Gaur egungo enpresa-sektorearen etorkizuna bere produktuak hobetzea da, komunikazio-elektronikaren bidez. Adibidez, automozioaren sektorea nabigatzeko sistema berriak eta haririk gabeko sentsoreak eskatzen ari da, ibilgailuen egoera diagnostikatzeko. Beraz, arlo honetan graduatu bezala, lehiakortasuna hobetu nahi duen edozein enpresatan lan egin ahal izango duzu, aukera izugarria izango duzu.

Sektore elektronikoko eta telekomunikazioetako enpresa askotan egin ahal izango duzu zure lan profesionala. Nazio-mailan enpresa hauek izan daitezke: INDRA, TELEFONICA, IKUSI, VODAFONE, ALCAD, IKOR, CAF, SEAT, ACCIONA. Nazioartean ere aukera ugari daude: SIEMENS, NOKIA, BRITISH TELECOM, IBM, AUDI, TEXAS INSTRUMENTS, ANALOG DEVICES, SONY-ERICSSON, APPLE.

I+G+B bezalako sektoreak eta aholkularitza-enpresak

porqueEstudiar_video