Ruta de navegación

actualidad_txtIntro

Gaurkotasuna
INGENIARITZA ESKOLAKO AZKEN BERRI ETA EKITALDIAK

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

26-01-12-tecnun_certificado

Tecnunek Harrobi ziurtagiria jaso du

12 | 01 | 2026

Abenduaren 16an, asteartean, Nere Gil-Negrete eta Xabier Insausti Sarasola irakasleak Harrobi ziurtagirien banaketan izan ziren. Bertan, Tecnunek euskararen erabileran, kudeaketan eta arlo sozioekonomiko pribatuko konpromisoagatik egiten duen lana aintzatetsi zen. 

Ekitaldiak Gasteizko Europa Jauregian leku izan zuen eta Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Bakartxo TejeriaEusko Legebiltzarreko presidentea izan ziren buru. Nerea Melgosa , Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, Sonia Rodríguez Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioko zuzendaria eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria ere, bertan izan ziren, besteak beste. 

Berriak euskeraz

Buscador de noticias

Albisteen bilatzailea

Noiztik

Noiz arte