Ruta de navegación

Actividades sociales

Aplicaciones anidadas

alumnos_actividadesSociales_txtIntro

Tantaka- Tecnun  Tecnungo, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako, eta Ceit zentro teknologikoko  Denbora Solidarioko Bankua da. 

Ikasleen, profesionalen, ikasle ohien eta Unibertsitateko lagunen denbora Gipuzkoan zein nazioartean agertzen diren gizarte-beharrak asetzen dituzten erakundeen eskura jartzeko helburuarekin sortu da. Tantakan “laguntzen dutenei lagundu” nahi diegu. 

"Boluntariotza profesionalak" balio berezia du, ingeniaritzaren ezagutza espezializatuak gizarte-laguntzako erakundeen zerbitzura jartzen baititu.

Kolaboratu nahi duen edonorentzat zabalik dago.

Boluntarioek ikasturtean eta udan lagundu dezakete, nahiz eta proiektu batzuk ziklo akademikoan zehar bakarrik dauden aktibo. 

Aplicaciones anidadas

alumnos_actividades_asociacionesTantaka

Elkarteak

Cooperación Internacional

Nazioarteko lankidetza

Aplicaciones anidadas

alumnos_actividadesSociales_coopInternac

Nazioarteko boluntariotzarekin hainbat proiektutan lankidetzan aritzeko aukera eskaintzen dugu jende askoren bizitza duinagoa izan dadin . Eraikinen eraikuntza eta mantentze lanak edo eskoletan edo umezurztegietan haurrak zaintzea bezalako zereginak egiten dira. Boluntariotza udan egin ohi da, gutxienez 3 asteko egonaldiarekin.

Informazio gehiagorako: pberroa@tecnun.es

alumnos_actividades_banner_voluntariad

Tantaka- Tecnun

Bilatu

Formación

Prestakuntza

Ikasi zerbitzatzen eta zerbitzatzen ikasteko

Tantakak unibertsitarioak gonbidatzen ditu pentsatzera · jakintza-arlo guztietan aurki daitezkeela zerbitzu-aukerak; eta, era berean, zerbitzu-ekimenak garatuz prestakuntza sakon eta baliotsua lortzen dela. Horregatik, boluntariotza-jarduerei prestakuntza-ikastaroak gehitzen zaizkie.

Ikastaro horien helburua boluntarioei egiten duten jarduera hobeto garatzen laguntzea eta bizi garen gizarte-ingurunea hobeto ulertzea izango da.

Kreditu-aitorpena

Tantaka-Tecnunetik, unibertsitateko komunitatea boluntariotza egitera animatzen dugu: Tecnuneko eta Ceiteko ikasle ohiak, ikasleak eta familiak, irakasleak, ikertzaileak eta langileak.

Boluntariotza praktikak erabaki libre eta altruista izan behar duela ulertzen dugu, norberaren onena besteei eman nahi izateko.

Hala ere, nahi duen ikasleak ECTS lor ditzake Tantakak sustatutako proiekturen batean parte hartzeagatik. 

El valor del Tiempo

carrusel_noticia-EN-PRIMERA-PERSONA-TECNUN