Ruta de navegación

actualidad_txtIntro

Gaurkotasuna
INGENIARITZA ESKOLAKO AZKEN BERRI ETA EKITALDIAK

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Itzuli 2019_01_18_mentxu-jaca-presidenta-intxaurdi

"Intxaurdiko presidentea izateak klubaren esku egotea esan nahi du"

Mentxu Jaca Intxaurdi Kirol Elkarteko emakumezkoen futbol klubeko presidenteak herritarren merituaren domina eman berri du.

irudiaren deskribapena
Mentxu Jaca, Intxaurdi klubeko presidentea eta Tecnun irakaslea
ARGAZKIA: emandakoa
18/01/19 12:01 Komunikazio Zerbitzua

Intxaurdi Kirol Elkartea Donostiako emakumezkoen futbol talde bakarra da. 1985az geroztik emakumeen kirol praktika normalizatzeko lan egiten du. Donostiako Udalak, klubaren ibilbidea aitortzeko, herritarren merituaren domina eman dio. Mentxu Jaca, irakaslea Tecnun , pozarren jasotzen du berria, 4 urtez Intxaurdiko presidentea izan baita. 

Zerk bultzatu zaitu presidente izatera?
Halako batean, klubeko zuzendaritzan emakume gehiago sartzeko beharra planteatu zen. Batzordeak lehendakaritza eskaini zidan eta baietz esan nion. Zuzendaritza taldea oso profesional onek eta jende onek osatzen dute eta oso lagunduta sentitu nintzen.

Eta zer esan nahi du zuretzat bat izateak?
Erantzukizun handia. Emakumezkoen futbolean oso ondo eta gogor lan egiten duten hainbat pertsonek osatzen dute kluba, eta presidente izateak esan nahi du klubaren mailan egon behar dela. Baita jokalari asko ditugulako, eta nolabait lan egin behar dugulako beraiek eta haien familiak eroso egon daitezen.

Zergatik uste duzu eman dizutela herritar merituaren domina?
Nire ustez domina ondo egindako lana, klubaren ibilbidea eta egungo egoera aitortzea da. Intxaurrondon jaio zen duela 30 urte baino gehiago futbolaren praktikaren bitartez neskei espazio bat eskaintzeko asmoz, garatzeko moduko ingurune seguru batean. 85ean hasita, lehiaketa modu federatuan hasi zen, auzoko merkatarien laguntzarekin. Hazten joan gara 182 jokalari izatera iritsi arte eta oinarrizko futboleko kategoria guztietako taldeekin. Hori guztia familien eta babesleen laguntza handiari esker. Uste dut meritua egoera horietan jaio izanak eta gure balioei leial izatean hazi izanak: esfortzua, errespetua eta talde lana.

Nola jaso zenuen albistea?
Poz handiz, eta harrotasun handiz hiriarentzat hain baliotsuak diren pertsonen eta erakundeen ondoan egoteagatik.

Zer esango zenieke Tecnun ikasleei animatzeko?
Lurralde mailako talde bat dugu, eta bertan, nahi izanez gero, entrenatu eta futbolean gozatu ahal izango dute. Oso kirol osoa da, ikasketa denbora osatzeko lagungarri izan daitekeena. Talde giroan eta kanpoan asko ikasten duzu eta esperientzia oso politak partekatzen dituzu. Gainera, klubaren barruan kategoria ezberdinetako talde gehiago daude eta partekatutako jarduera desberdinak ditugu bertan parte hartu ahal izateko. Klubaren webgunea bisitatzera eta pixka bat hobeto ezagutzera animatzen zaituztegu.

Buscador de noticias

Albisteen bilatzailea

Noiztik

Noiz arte