Ruta de navegación

actualidad_txtIntro

Gaurkotasuna
INGENIARITZA ESKOLAKO AZKEN BERRI ETA EKITALDIAK

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Itzuli 110923_Nuevo_director_Alumni

Íñigo Gutiérrez, Unibertsitateko Ikasle ohien zuzendari berria

Ikasle ohien Bulegoa ikasle ohien eta Unibertsitatearen arteko lotura mantentzeaz arduratzen da.

11 | 09 | 2023

María Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektoreak Íñigo Gutiérrez Alumni zuzendari izendatu du, Erromara joan den Javier Casanova ordezkatuz. Íñigo Gutiérrezek kargu berria Tecnun - Donostiako Ingeniaritza Eskolako Garapen zuzendaritzarekin uztartuko du.

Industri ingeniaria (1998) eta Elektronika eta Komunikazioetan doktorea (2004) Nafarroako Unibertsitatean, 2019an Zuzendaritza Nagusiko Programa (PDG) burutu zuen IESEn . Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Automatikoaren Saileko irakasle titularra da. 2014an Irakasleen kidegoko zuzendariorde izendatu zuten Tecnun -Ingeniaritza Eskola 2016ra arte, orduz geroztik Ikastetxeko Garapen zuzendaria da.

Nafarroako Unibertsitateko Ikasle Ohien Bulegoari dagokio ikasle ohien eta Unibertsitatearen eta ikasle ohien arteko lotura mantentzeaz. Gaur egun, Unibertsitateak 139.100 ikasle ohi ditu munduan zehar banatuta, 36 nazioko eta nazioarteko 8 lurralde talde (Londres, New York, Boston, Mexiko, Guatemala, Costa Rica, Panama eta Peru). Gainera, IESEk beste 56.787 ikasle ohi ditu, 40.208 estatu mailakoak eta 16.579 nazioartekoak.

Buscador de noticias

Albisteen bilatzailea

Noiztik

Noiz arte