Ruta de navegación

actualidad_txtIntro

Gaurkotasuna
INGENIARITZA ESKOLAKO AZKEN BERRI ETA EKITALDIAK

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Itzuli 2018_02_08_ING_angel_gomez_de_agreda

Ángel Gómez de Ágreda: "Interneten ez dago beldurrik izan behar, zuhurtzia eta zentzua baizik"

Zibersegurtasuneko adituak ziurtatu duenez, "erronka gizakiaren zerbitzura dagoen ziberespazioa eraikitzea da"

irudiaren deskribapena
Ángel Gómez de Ágreda Aire Armadako teniente koronela eta zibersegurtasunean aditua ARGAZKIA: Komunikazio Zerbitzua
08/02/18 12:21 Komunikazio Zerbitzua

Ángel Gómez de Ágreda Aire Armadako koronela eta Ziberdefentsarako Komando Bateratuko Lankidetza ataleko buru ohia da. Defentsa Ministerioko analista ere bada eta aste honetan bisita egin du Tecnun zibersegurtasunari buruzko hitzaldia emateko .

Zeintzuk dira gaur egun zibersegurtasunaren erronkak eta aukerak?

Erronkak aukerekin batera doaz. Txinako "krisi" esamoldearen antzekoa da, alde batetik arriskua eta bestetik aukera. Edozein aldaketa egoera aukera bat da, eta ziberespazioak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzen jakin behar dugu, izugarriak direlako. Arazoa da ziberespazioa ez dela ingurune seguru gisa planteatzen, beraz, gure jarduteko modura egokitzen jakin behar dugu. Erronka gizakiaren zerbitzura dagoen ziberespazioa eraikitzea da .

Azken urteotan zibererasoen kopuruak gora egin du, gero eta gehiago izango direla uste duzu?

Mooreren Legeak dioen bezala, gutxi gorabehera, bi urtean behin, mikroprozesadore bateko transistore kopurua bikoiztu egiten dela, zibererasoekin gauza bera gertatzen da. Bi urtean behin gertatzen diren erasoen kopurua bikoiztu egiten da. Hainbat arrazoirengatik: batetik, geroz eta jende gehiago konektatuta dagoelako eta diru gehiago mugitzen baita ziberespazioan, eta, bestetik, eraso hauek detektatzeko gero eta teknika hobeak ditugulako. Horregatik oso garrantzitsua da ziberespazioa mugitzeko leku seguru bihurtzea .

Mende honetako gerrak Interneten egingo dira, gudu zelaian baino?

Bai, egia esan, dagoeneko gertatzen ari dira. «Gerra hibridoak» deritzonak dira, Interneten, arlo ekonomiko, sozial eta psikologikoko gerra uztartzen dutenak. Oraintxe bertan ziberespazioko gatazka iraunkor batean gaude, Estatuen artean ez ezik, enpresen eta herritar edo erakunde pribatuen artean ere gertatzen dena. Ez da zientzia fikzioko zerbait edo etorkizuneko zerbait, Interneten gerrak gertatzen ari dira jada.

Zein segurtasun-aholku emango zenioke Interneteko erabiltzaile orokorrari?

Lehenengo gauza ez da beldurra izatea, zuhurtzia eta zentzua izatea baizik . Kontuan izan behar duzu Internetera konektatuta dagoen gailu batean dagoen edozer norbaitek ikus dezakeela. Pertsona batek edo sare horretako jarduera kontrolatzen ari den algoritmo batek. Gure mugikorreko edozein jarduera, adibidez, telefono konpainiak grabatzen du. Horregatik, argi izan behar dugu kristalezko burbuila batean bizi garela eta hori kontuan hartuta jokatu behar dugula.

Aholku hauek berdinak al dira enpresentzat?

Bai, baina enpresentzat orain digitalizazio prozesu bat jarraitzeko eta ziberespazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko ia betebeharra gehituko nieke. Gainera, kontuan hartu behar dute enpresa batera hel daitezkeen mehatxuak duten langile kopuruarekin biderkatu egiten direla.

Zein postutan dago Espainia zibersegurtasunaren arloan?

Nahiko ondo kokatuta gaude. Lehen taldean esango nuke ingeniari bikainak eta talentu handia dugulako. Sakabanatuta dagoen talentu hori aprobetxatzeko mekanismorik falta zaigu agian. Baina ideala talentu horren fusioa izatea litzateke, gaur oso ondo egoteak ez baitu esan nahi bihar oso ondo egongo garenik. Horregatik, ezinbestekoa da daukagun talentu guztia erabiltzea, aukerak aprobetxatzen eta mehatxuak arintzen lider izan gaitezen. Horrela aurrerago egongo gara eta ez pauso bat atzerago. Mundu honetan, zuregandik pauso bat aurrerago dagoenak argi urte ditu.

Buscador de noticias

Albisteen bilatzailea

Noiztik

Noiz arte